1. |
Itaka
03:06
|
|||
Ezer ez,
Zerbait,
bihurtu daitekeeneko
barneko sua,
baino hoberik,
ba al dago?
Apatiz beteriko
malko ta irrifarren artean
zer da norbanakoa
oztopoa ez bada ?
maskaradun jainkotan sinisten
gugan baino gehiago.
Idatzi nizun
azken abestia
politena izan zela
Adoreak,
amorruak,
etzidatela utzi
behar zenean abestea.
Eta hordutik hona,
akorde triste guztiak
izan genuenaren,
onenaren omenez dira.
|
||||
2. |
Pentsatu
03:55
|
|||
Askatasuna,
Demokraziak eman
Eta legeak kentzen badizu,
Nahiago esklabu izan
nik erabakitako bizitzan
Ozen ari diren
mila ahots
isiltzeko,
Ez dugula eman
Inongo baimenik,
Ez duzuela asmatuko,
Gure irududimena,
Geldituko duen armarik
Beldurrik gabe oparitu, eskuz idatzitakoak,
Itsuen erreinuan
Pentsamenduak jaurti, misilak bailiran.
begietan egia.
Esku bat luzatzen
Ta bestean labana duenarekin
Bakea zertarako
Hitzak, suak,
Berdina Erretzen
Urak ez dio
Egarririk kentzen
Indiferentziaren Basamortuetan
itotzen dagoenari
|
||||
3. |
Nora(Bidea)
03:06
|
|||
Oinak lurrean jarri
behar izan banituen
hegan nengoelako zen.
Hain da gozoa
norabide ezaren
aurpegiko haizea.
aurrera bakarrik
begiratzea eta noizbehinka
nahigabe bezela
urrutitik bada ere,
zure begirada ikustea.
Erortzea (zer da?)
melodi alaiik gabe
ta zer da bakarrik sentitzea?
beldurrak gidatzen bazaitu
behelainoan galduko zara.
nahiago dudala zeruan galdu
lurrean aurkitzea baino
eta barneak urratuz gaur oihukatu
emango nukeela ene bizia hegoengatik
modaregatik baino
zertarako jetsi, minez jositako zelaian?
zergatik hezi ta bizi, bihotz gabeko jedartean?
zergatik ahaztu hegoak astintzeaz itsasoan?
zergatik hil maite ez duzunarengatik?
|
||||
4. |
Eraiki
04:02
|
|||
Zer da egi?
zer gezur?
agian oker nengoela
Zer da egi?
zer gezur?
zure eskutan dagoela
Guda osteko ametsgaiztotan
bakerik ez
ohorea bilatzeko ziltasuna
dominak odolez blai daudenian
zerua eta erraiak emateko
aitzaki bila arroka
berdinaren kontra behin,
bitan, agian mila alditan,
egin eta egingo dut talka.
Horregatik nahi dut dena,
nahasi desegin
suntsitu eta eraiki
nahi dudala dena
ikusi, sentitu,
ameztu eta egin
ikasi dudala bidetik
bihotza galtzetik
besteen dolutik
hobetzeko grinetik
zeru tristearen malkoetatik
zugandik ta zure kontra
lekzio bakoitzak
pauso bat dakarrela
bere atzean
|
||||
5. |
Mrs Penny
03:22
|
|||
Galdera ikurra aurkitu dut
dudaz jositako zelaian
zer galdetu?
Iparorratza aurkitu dut
zure besarkadan
norabidea nun?
ametsak direla kateak
zure ezpainak tartean
daudenean
ezin direnak, egiten,
gauz okerrak, bizitzen,
direnak, ukatzen,
eta eginak, erretzen.
gaur ere, nahiko nuke,
zure ondoan esnatu.
bakarra izatekotan
bakarrik hilda
hitzen jarioan horri txuria
dena ke izan daitekeen hontan
ez daukat beldurra
zure ondoan
ametsak direla kateak
zure ezpainak tartean
daudenean
eta dena dela bidea
zure ezpainak tartean
nireak zurean
|
||||
6. |
Hor Doa
03:25
|
|||
Lehiotik sartu zaigu
eguzkia
lepoa laztandu dizu
egun berriak
hostu dizkigu ametsak
atzo garrantzirik etzuenak
bihar, ez diot beldur izango etorkizunari,
bihotz gabe,
baino ohituko naiz, zure ausentziari.
lehiotik,
eguzkirik ez gaurkoan,
ez leporik ez laztanik,
negu hotzena bezain bukaezin,
dirudien hutsunea bakarrik.
Hostu zizkigun ametsak,
ustez garrantzirik etzuenak.
Gaur,
ez diot beldur etorkizunari,
bihotz gabe baino ohitu naiz
zure ausentziari.
Itxita dagoen atearen atzean,
itxita dagoen atea dago,
aurkituko dut giltza
|
||||
7. |
Oreina
02:56
|
|||
Urtaroak tragoz,
edandako gauetan
neurtu
Denbora sutan,
erretako erlojutan
galdu
Zure begirada hotzak
nire mundua urtu du
beharrak biharko utzita.
Atzokoak gaur,
ezezagunak bihurtu garela
Iragana eta oraina
nahigabe nahastean
Ilargi betea
ikusi dut
ilargi betea
gure atzean
ke txuritan itotzen
itxoiten ikasteko
loreak lapurtzen irrifarreak josteko
Bizitzari zentzua
aurkitzera beharetua
banderarik gabe
ez dago helmuga
|
Streaming and Download help
If you like ANAI, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp