We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Pentsatu / Eraiki

by ANAI

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €5 EUR  or more

     

1.
Itaka 03:06
Ezer ez, Zerbait, bihurtu daitekeeneko barneko sua, baino hoberik, ba al dago? Apatiz beteriko malko ta irrifarren artean zer da norbanakoa oztopoa ez bada ? maskaradun jainkotan sinisten gugan baino gehiago. Idatzi nizun azken abestia politena izan zela Adoreak, amorruak, etzidatela utzi behar zenean abestea. Eta hordutik hona, akorde triste guztiak izan genuenaren, onenaren omenez dira.
2.
Pentsatu 03:55
Askatasuna, Demokraziak eman Eta legeak kentzen badizu, Nahiago esklabu izan nik erabakitako bizitzan Ozen ari diren mila ahots isiltzeko, Ez dugula eman Inongo baimenik, Ez duzuela asmatuko, Gure irududimena, Geldituko duen armarik Beldurrik gabe oparitu, eskuz idatzitakoak, Itsuen erreinuan Pentsamenduak jaurti, misilak bailiran. begietan egia. Esku bat luzatzen Ta bestean labana duenarekin Bakea zertarako Hitzak, suak, Berdina Erretzen Urak ez dio Egarririk kentzen Indiferentziaren Basamortuetan itotzen dagoenari
3.
Nora(Bidea) 03:06
Oinak lurrean jarri behar izan banituen hegan nengoelako zen. Hain da gozoa norabide ezaren aurpegiko haizea. aurrera bakarrik begiratzea eta noizbehinka nahigabe bezela urrutitik bada ere, zure begirada ikustea. Erortzea (zer da?) melodi alaiik gabe ta zer da bakarrik sentitzea? beldurrak gidatzen bazaitu behelainoan galduko zara. nahiago dudala zeruan galdu lurrean aurkitzea baino eta barneak urratuz gaur oihukatu emango nukeela ene bizia hegoengatik modaregatik baino zertarako jetsi, minez jositako zelaian? zergatik hezi ta bizi, bihotz gabeko jedartean? zergatik ahaztu hegoak astintzeaz itsasoan? zergatik hil maite ez duzunarengatik?
4.
Eraiki 04:02
Zer da egi? zer gezur? agian oker nengoela Zer da egi? zer gezur? zure eskutan dagoela Guda osteko ametsgaiztotan bakerik ez ohorea bilatzeko ziltasuna dominak odolez blai daudenian zerua eta erraiak emateko aitzaki bila arroka berdinaren kontra behin, bitan, agian mila alditan, egin eta egingo dut talka. Horregatik nahi dut dena, nahasi desegin suntsitu eta eraiki nahi dudala dena ikusi, sentitu, ameztu eta egin ikasi dudala bidetik bihotza galtzetik besteen dolutik hobetzeko grinetik zeru tristearen malkoetatik zugandik ta zure kontra lekzio bakoitzak pauso bat dakarrela bere atzean
5.
Mrs Penny 03:22
Galdera ikurra aurkitu dut dudaz jositako zelaian zer galdetu? Iparorratza aurkitu dut zure besarkadan norabidea nun? ametsak direla kateak zure ezpainak tartean daudenean ezin direnak, egiten, gauz okerrak, bizitzen, direnak, ukatzen, eta eginak, erretzen. gaur ere, nahiko nuke, zure ondoan esnatu. bakarra izatekotan bakarrik hilda hitzen jarioan horri txuria dena ke izan daitekeen hontan ez daukat beldurra zure ondoan ametsak direla kateak zure ezpainak tartean daudenean eta dena dela bidea zure ezpainak tartean nireak zurean
6.
Hor Doa 03:25
Lehiotik sartu zaigu eguzkia lepoa laztandu dizu egun berriak hostu dizkigu ametsak atzo garrantzirik etzuenak bihar, ez diot beldur izango etorkizunari, bihotz gabe, baino ohituko naiz, zure ausentziari. lehiotik, eguzkirik ez gaurkoan, ez leporik ez laztanik, negu hotzena bezain bukaezin, dirudien hutsunea bakarrik. Hostu zizkigun ametsak, ustez garrantzirik etzuenak. Gaur, ez diot beldur etorkizunari, bihotz gabe baino ohitu naiz zure ausentziari. Itxita dagoen atearen atzean, itxita dagoen atea dago, aurkituko dut giltza
7.
Oreina 02:56
Urtaroak tragoz, edandako gauetan neurtu Denbora sutan, erretako erlojutan galdu Zure begirada hotzak nire mundua urtu du beharrak biharko utzita. Atzokoak gaur, ezezagunak bihurtu garela Iragana eta oraina nahigabe nahastean Ilargi betea ikusi dut ilargi betea gure atzean ke txuritan itotzen itxoiten ikasteko loreak lapurtzen irrifarreak josteko Bizitzari zentzua aurkitzera beharetua banderarik gabe ez dago helmuga

credits

released July 10, 2017

license

all rights reserved

tags

about

ANAI Astigarraga, Spain

contact / help

Contact ANAI

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like ANAI, you may also like: